XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nik ez dut uste arintasuna eta azpiliteratura batera doazenik.

Literatura zer den azaltzen hasi beharko nuke eta nik ez dakit zer den literatura.

Tira, hasten baldin bazara sinbolismoen eta horrelakoen bila, horiek bakarrik ekartzen baldin badute literatura, garbi dago nerea azpiliteratura dela, eta ez dit lotsarik ematen.

Hiztegia erabili beharrik ez

H.- Hor azaldutako ipuin asko lehenago gure aldizkarian argitaratutakoak dira.

Badirudi ikasleen artean ere arrakasta izan dutela.

A.I.- Mundu horretako jende asko ari zait esaten orain arte eman zizkieten testuak eta oso gogorrak gertatzen zitzaizkiela, hiztegia asko erabili beharra.

Eta zurekin hiztegia erabili beharrik ez dago.

Eta hori kilikagarria (!) iruditzen zaie.

H.- Ikasleentzat ari zinela jakiteak mugatu al zaitu idazteko orduan?

A.I.- Ba, ez. Berez naiz esaera errazak eta sinpleak egitearen zale.

Nahiz jakin euskaldunberrientzat ez litzatekeela izango, uste dut gutxi gorabehera horrelaxe egingo nukeela.

Uste dut kontaketa-tipo hori atseginagoa dela.

Gauzak erraz kontatu, zergatik ez?

Irratiaren eragina ere ba omen da.

Horrek ez du esan nahi esaldi borobilak egiten ez dakidanik.

Jartzen naizenean, sei eta zazpi lerrotako esaldiak egiten ere badakit, menpeko esaldi-mordoska eta bospasei adjetibo jarrita.

Baina zergatik kontatu behar dira gauzak ahalik eta zailen?

Erraz kontatuta uler balitezke eta esanahi berdina baldin badute, askotan, grazia gehiagorekin gainera...

Bapateko lanak

H.- Eserialdi batean idatzitako lanak direla aipatu duzu beste nonbait, orraztu gabeak direla, nagikeriaz...

Barregarria da, baina nagikeria eta alferkeria hitzak jende langileak bakarrik aipatzen ditu, alferrak ez du sekula horrelakorik aitortuko.

A.I.- Ez. Berez ez naiz nagia.

Garbi dago. Oso inpultsiboa naiz alde horretatik.

Zerbait egindakoan, momentuan ateratzen dena eta kitto.

Akaso irratiaren eragina izan liteke.

Ipuin horiek HABErako enkarguz egindakoak dira gehienak, beste batzuk sariketetarako eginak.

Baina inoiz ez eseri eta: gaur sekulako istorioa idatzi behar dut.

Uste dut horrelakorik ez dagoela, bakarra dagoela gogoz idatzitakoa.

Gainontzekoak eseri eta hasitakoak dira.

Ez zait gustatzen berriro ere nere lanak irakurtzea.

Gauzak erraz kontatu, zergatik ez?"

H.- Nobela bat ere ba omen duzu egin eta jasoa.

Hori ez da gero bapatekoa izango?

A.I.- Hori? Bapatekoagoa.

Jaurlaritzak beka bat eman zidan nobela bat egiteko.

Proiektu txiki bat egin behar izaten da eta eserialdi batean egin nuen.

Onartu zuten eta bekaren erdia eman zidaten.

Epea jarri zidaten bigarren partea lortzeko.

Epea akordatzen naiz irailak hamarrean zela.

Ezin dizut esan zein egunetan hasi nintzen, baina askoz lehenago ez.

ARRAKASTA.- Harrera ona, abegia. Exito, acogida.

KILIKAGARRI.- Estimulante, atractivo.

BEREZ.- Naturalmente, de por sm.

AHALIK ETA ZAILEN.- Lo mas difmcilmente posible.

NAGIKERIA.- Nagi+keria. Alferkeria, utzikeria. -KERIA atzizkiak batzuetan kualitate txarra adierazten du.

JASO.- Gordea, altxatua. Guardado.

BAPATEKO.- Improvisado.

EPE.- Plazo.